Euskal Herria Aldizkaria Gure Dossier-ak Gure Dossier-ak
Castellano
  << 51 52. zenbakia 53 >>  
 
52. Zbkia. 2011ko ekaina - 2011ko uztaila
AURKIBIDEA  -  Indizea
10 Ibilbide mitologiko
Legendazko bidaia honi ekin orduko Ortzi, Mari, lamiak, Herensuge, Ttartalo eta euskal mitologiako gainerako izakiak aurkitzea dugu helburu, eta horretarako ahoz aho eta belaunaldiz belaunaldi iritsi zaizkigun kontakizunek esandako lekuetara jo dugu. Euskal Herria magikorako sartu-irtena beraz, historia eta mitoa nahaste-borrastean bizi diren lurraldean.
Ars lignea. Egurra arima
Euskal Herrian 40 bat dira estalkiak arozteria lanez eginda dauzkaten tenpluak. Egurrezko elizak esaten diete. Haiei begira miretsita eta zurtuta gelditukogara; soako horri esker Errenazimenduko artea bere horretan ageriko zaigu.
Dossierra. XXI. Mendeko kultur ohiturak
Iraultza digitalak eta konektibitatearen teknologiak goitik behera irauli dituzte mende berriko kultur ohiturak. Musika, artea, literatura eta zinea erabiltzaileen esku egoten dira, edonon eta noiznahi. Internetek ikus-entzunezkoen sistema berrantolatu du eta edukiak kartara zein berehalakotasuna dira eredu berri baten aitzindariak.
Mendi txonboak: errekak, lakuak eta ibaiak
Mendi txango polita egin ostean zanga ederra egin edo ibaiertz nare baten altzoan lasai egon. Horra hor arrazoi erakargarri bi gure mendietako laku eta idoi liluragarrienetara igotzeko eta ibaietako aisialdi-lekuak ezagutzeko.
Latxa Herria
Milaka urtetik hona gure paisaiaren ohiko osagarria da. Bera bakarrik gure lurraldeen jasangarritasunaren bermea da. Ardi latxaren bila goaz, bere profila ikono bihurtu den aziendaren bila.
Slow Food. Geldotasunari gorazarre
Slow fooda, fast foodaren kontrako mugimendu ekogastronomiko gisa jaio arren, gaur egun gero eta zabalduago dagoen bizitza filosofia dugu. Ekoizpen naturala, lekuan lekuko arraza eta produktuen babesa, sukaldaritza zaindua eta bizimodu lasaia ditu oinarri.
Eklipseak, planeten itzalak
Antzinako gizarteetan botere-tresna izan ziren eklipseak. Zientziari esker, ordea, gure Eguzki Sistemaren gaineko neurketak eta kalkuluak egiteko baliatu ditugu. Zergatik gertatzen diren jakindakoan bestela begiratuko ditugu.

Mapas digitales Sua
Harpidetu zaitez EUSKAL HERRIA ALDIZKARIA eta SUA EDIZIOAK argitaletxeko nobedadeak posta elektronikoz jasotzeko
 
EL MUNDO DE LOS PIRINEOS
Cerdanya - Monográfico
Sua 25 urte
tokitan
GMF - GGME
Euskal Herria aldizkaria © 2002-2013
Erredakzioa eta administrazioa: Epalza, 8, 4º- 48007 BILBAO
Tel. 94 4169430 / Fax. 94 4166976 / e-mail
Bezeroaren laguntza: Tel. 902 181471 / e-mail
Sua Ediciones Mundumira Festa Elkar Fundazioa